miércoles, 6 de noviembre de 2013

FRANCISCO DE ASÍS:




Biografia:

Francisco de Asis 1181-1182. urtean jaio zen italiar bat izan zen. Bere bizitza nahiko arrunta izen zen, nahiz eta merkatari dirudun baten semea izan, pobrezian bizitzera igaro baitzen.Bere bidai batean ahotz bat entzun eta Asis-era bueltatzea erabaki zuen. Hortik aurrera pobrezian bizitzen, legenardunei laguntzen eta abar hasi zen. Aita Santuari audientzia eskatu zioneta pixkanaka-pixkanakabere ideiak zabaltzen joan zen eta herrialde desberdinetako jarraitzaile gehiago lortu zituen. Horrekin batera eliza asko zaharberritu zituen. Bere jaialdiaurriaren 4an ospatzen da eta bitxikeri moduan, gaur egungo AitaSantuak Francisco izena  du Francisco de Asis-gatik.

Iritzia:
Nire ustez, Francisco de Asís oso pertsona garrantzitsua izan zen eta kontuan izan beharko genuke. Konturatu egin zen kristautasunaren gauzarik garrantzitsuena eta azkenean erlijio guztien eta bizitza beraren gauzarik garrantzitsuena ez dela dirua izatea edo nahi ditugun luxu guztiak izatea, baizik eta osasuntsu egotea eta gauza txikiak baloratzen jakitea. Azken finean zoriontasuna gauza txikietan dagoelako. Hortaz, bera hori frogatzeko, pobrezian bizi izan zen. Beste alde batetik berak Jainkoarekin harremana edo konexioa  izan zuen eta oso argi zeukan zer egin nahi zuen eta zer ez.  Bere ideiak  erakutsi zituen eta ahalegin asko egin zituen gauzak ontzat aldatzeko. Hortaz niretzako oso garrantzitsua da egin zuena eta aldi berean ausarta, ez delako erraza frogatzea gauza gutxiekin bizi ahal dela, hori denak dakigulako baina hala eta guztiz ere inork ez duelako frogatzeko balorerik. Gainera zuk uste edo sinesten duzuna esatea eta besteek berdin egiteko ahaleginak egitea ez da batere erraza. Nire ustez, hura egin zuenaz ikasi beharko genuke eta jakin beharko genuke gauza txikiak baloratzen, besteei laguntzen nahiz eta gu asko ez izan eta abar. Horretaz aparte, ikasi beharko genuke gauza bat aldatzeko edo frogatzeko askotan guk ere frogatu edo hasi behar garela, erakusteko benetan egin daitekeela. Ez dugu itxaron behar besteek hasi arte, aurrea hartu behar dugu,. Hura bere bizitza osoa erabili zuen besteei laguntzeko edo benetan garrantzitsuak diren gauzak erakusteko, horrek erakusten du pertsonetan pentsatzen zuela, bere bizitza besteei laguntzeko eginda zegoela pentsatzen zuela eta bere bidea hautatu zuela libre zelako eta erantzukizuna zuelako jakiteko zer egin behar zuen eta nola.

María Iribarren

No hay comentarios:

Publicar un comentario