San Frantzisko Asiskoa
(1181-1226) italiar santu bat izan zen, frantziskanoen ordena sortu zuena eta
Klarisa Ahizpak izeneko beste bat ere. Bi hauek Erdi Aroko Eliza Katolikoaren
menpe zeuden. Oso familia aberatsean jaio zen, baina oso pobre bilakatu zen,
eta Ebanjelioak berrikusten eman zuen bere bizitza. Bere bizitza erlijiosoa oso
sinplea zen, eta jarraitzaileei berdina egiteko gomendatzen zien. Jende askoren
arabera, gizon hau Jesus bezalakoa zen alde askotan, erlijioa ikusteko era Jesusena
bezalakoa zen, Jainkoarekiko konexioa garrantzitsuena zen eta ez zuten behar
luxu askorekin bizitzea. Frantzisko Asiskoa oso pertsonai garrantzitsua izan da
Eliza Katolikoan.
Pertsonai hau aukeratu dut nire
ustez hau delako kristautasunaren , katolizismoaren eta azken finean, erlijio
guztien funtsa ez dela luxuz beteta bizitzea, egunean zehar otoitza eta otoitza
egitea, baizik eta jainkotiarrarekin konexio bat izatea. Horrez gain, oso
pertsona ekologista zen, eta hori oso pentsaera aurreratua zen XII. mendean
egoteko. Sozietatearen “kontra” egoteak eta pentsamendu horiek izateak oso
ausarta dela ideia “erreboluzionarioak” izatea, eta ideia horiek munduari
erakustea. Gainera ekologista izateak munduarengatik eta naturarengatik
arduratzen zela demostratzen du, eta hori oso garrantzistua da, azken finean,
mundu bat besterik ez daukagulako eta zaindu behar dugulako.
Leire Erviti Artaraz 4.B
No hay comentarios:
Publicar un comentario