lunes, 19 de noviembre de 2012

Gregorio VII




Gregorio VII.a  
Gregorio VII.a  (Sovana1020 inguru - † Salerno1085eko maiatzaren 25a)
Eliza Katolikoaren 157. Aita Santua izan zen 1073 eta 1085 urteen bitartean. Erreformak bultzatu zituen bere agindupean, Alemanian Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearekininbestiduren auzia eragingo zutenak.
Fraide beneditarra zen. Gregorio VI.aren garaian jadanik nabarmendu zen, eta Leon IX.a Aita Santu zela ekin zien Elizaren ustelkeriari kontra egitea helburu zuten berrikuntzei. Aita Santu zela elizgizonen ezkontza, sinonimia eta inbestidura laikoa debekatu zituen, eta ordezkariak bidali zituen Europa osora debeku haiek gauzatzearren. Oposizioa oso handia izan zen ordea, eta Aita Santuaren aurkako elkarte bat antolatu zuten elizaren gehiegizko aginpidearen beldur zirenek. Alemaniako enperadorea, Henrike IV.a, talde hartan sartu zen, eta Gregorio VII.ak eskumikatu egin zuen. Gero bakezkoak egin bazituzten ere, 1080an berriz eskumikatu zuen, eta Henrikek Ravennako Giberto (Klemente III.a) izendatu zuen antipapa; Gregoriok kristandadeari laguntza eskatu zion, baina ez zuen lortu. Alemaniako Gerra Zibila bukatu zenean, Henrike Italiara joan eta Erroma hartu zuen (1083). Gregorio Sant'Angeloko gaztelura erretiratu zen, normandiarrekRoberto Guiscardoren gidaritzapean, askatu eta berekin eraman zuten arte; Salernon hil zen urtebeteko exilioaren ondoren.
Gregorio VII.aren berrikuntzek berebiziko garrantzia izan zuten Elizaren historian: Elizaren maila morala jaso zuen, eta berak hasi zuen Inbestiduren borroka, [[[Wormseko konkordatua]]rekin bukatu zena.
Pertsonai honi egitea erabaki dut, asko ez ditudanez aurkitu aparte, arreta deitu didalako nola zen eliza eta erlijioa garai honetan, ez zen gu orain ezagutzen dugun bezala. Gainera Gregoriok pobrea zen, inoiz ez zuen asko izan eta bere familiaz urrundu zen bere osabarekin joaten botoak egiteko. Gregoriok egin zituen berrikuntzak garrantzi handia izan zuen. Jendea ez da beti berarekin adoz egon eta hori arazoak ekarri baina aurrera jarraitu zuen, nahi zuena egiten ondo zegoelako uste zuen eta.

Beatriz Alonso

No hay comentarios:

Publicar un comentario